ES | EU
Gobierno Vasco

Naroa González Maddalen Sarietan garaile

XXXI MADALEN SARIA

1. MAILA. PROSA. 1.SARIA

AMAIERARIK GABEKO IPUINA

Bazen behin Daniela izeneko neska bat. Danielak 9 urte zituen eta bere familiarekin Malagako herrixka batean bizi zen. Daniela zoriontsua eta dibertigarria zen, beti irribarre bat ahoan zuen. Baina Danielak arazo bat zuen: iluntasunari beldurra zion.  Ia gau guztiak beldurrez oheratzen zen.

Gau batean, ohean zegoela, bere leihotik tok-tok entzun zuen. Izugarrizko beldurra sartu zitzaion, garrasika hasi zen bere amari deitzen baina  inor ez zen etorri. Bat-batean, leihotik sorgin bat agertu zen eta Danielari esan zion lasai egoteko, bera sorgin zintzoa zelako.

Sorginak Danielaren iluntasunari beldurra kentzea besterik ez zuen nahi. Orduan, poltsikotik eskua atera zuen eta Danielaren buru gainean hauts magikoak bota zituen.  Daniela berehala  lasaitu eta lotan gelditu zen.

Hurrengo egunean, esnatzean ez zekien gertatutakoa amets bat izan zen ala ez. Gaua iritsi zen,  konturatu zen iluntasunari dagoeneko  ez ziola beldurrik izaten eta pentsatu zuen pertsona guztiok gure sorgin zintzoa barruan dugula.

Danielak amets baten bidez  gaitasuna gure barruan daukagula ikasi zuen.

Baina…amets bat izan zen?

Naroa González

Cristobal Gamon LH

4. maila

Euskal Eskola Publikoaren Jaia Lekeition

Datorren igandean, ekainak 3, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dute Lekeition. Animo eta parte hartu!


"Errenterian 11 Kolore"

Datorren maiatzaren 18an, ostirala, Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da hirugarren urtez. Hori dela-eta Errenterian arratsaldeko 18:00etan Zumarditik Kultur aniztasunaren aldeko erritmoz beteriko martxa koloretsua abiatuko da Koldo Mitxelena ikastetxeko (Biteri) patiora. Izan ere, kultur aniztasunak aberastu egiten du, eta horren erakusle argia da gure herria, egun 80 jatorri baina gehiagotako jendea biltzen baitu.

Dantza eta abestia entsaiatu nahi izanez gero, loturetan saktu besterik ez duzue.

Familia Jolasean

Burmuinaren astea

Burmuinaren astearen aitzakiaz, 2. mailako ikasleria Eureka Zientzia museora joan zen eta Onda Vascako "A pie de calle" irratsaioan parte hartu zuten. Lerro hauen azpian duzue elkarrizketaren audioa. 

 

Guraso eskola

Dakizuenez Errenteriako Udalak, herriko ikastetxetan hezkuntzari laguntza emateko "Guraso Eskola" zerbitzua eskaintzen dizue. Zerbitzu honen bidez 2 eta 16 urte bitarteko haurren eta gaztetxoen gurasoen dinamizazio eta heziketa gauzatzen da, zuen beharrei erantzuteko helburuarekin. Hori dela eta martxoa-maiatza bitarteko gai hauek landuko ditugu:



 

2018-19 onarpena

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2018-19 ikasturterako aurrematrikula deialdia argitaratu du. Azpiko aurkezpenean informazio guztia duzue, eta hemen sakatuta saileko web-orrian sartuko zarete.


Euskararen astea 2017

Urretxindorra proiektua

SOS Arrazakeria elkarteak Urretxindorra proiektua martxan jarri du eta gure eskolako hainabt ikaslek parte hartzen dute bertan.

OARSOARRAK

Oarsoarrak komunitateak Oarsoaldeko euskarazko komunitatea adierazten du. Komunitate zabal eta irekia, adin tarte, jatorri, esparru... ezberdineko pertsonez osatua. Guztiek dute tokia Oarsoarrak komunitatean. Bakoitzak bere esparrutik eta bere neurriko konpromisoarekin euskararen alde eragiteko asmo irmoa biltzea du helburu egitasmoak. Familia arteko harremanetan, eskolan, erosketetan, lanean, bakoitza bere esparrutik, bere bizitzeko modutik, joeretatik eta iritzietatik, baina guztiek euskaraz eragin eta bizitzeko borondate irmoarekin.
Animatu! Izena eman zure konpromisoa adieraziz eta zure ingurukoak gonbidatu! Oarsoaldeko Euskararen komunitatean bat eta bat ez baita bi!
Parte hartzaile guztien artean hainbat sari zozketatuko dira.

2018/07/20
Al As Az Og Or Lr Ig
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5
2018/07/20 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

KORRIKA TXIKI 2015 GAMONEN

BIDEOAK ETA ARGAZKIAK

Argazkiak deskargatu ahal izateko

multimediara joan.

Para poder descargar

los fotos entrad en multimedia.


 

 

EUSKARAZ

EN CASTELLANO

© Cristobal Gamon HH-LHI
Telefonoa: 943512298 | Telefonoa: 943528685 | Fax: 943525936 | 012159aa@hezkuntza.net